Ir al contenido principal

KUTSADURA

AIREAREN KUTSADURA: Mota hau airean gertatzen da. Airean energia, gas edo materia kutsakor bat botatzen dugunean gertatzen da. Material horiek atmosferarekiko arazo edo gaitz bat suposatu behar du.
URAREN KUTSADURA: Mota hau uretan gertatzen da. Uretan material kimiko edo nuklearrak sartzen ditugunean ematen da, eta uretan alterazio txar bat sortzen da. Kaso esagunenak, lantegietan ematen dira, zakarra botatzen dutenean.
LURRAREN KUTSADURA: Lurraren kutsadura gizakiok lurrera hainbat, produktu kimiko botatzerakoan sortzen da. Kutsadura honek normalean sortzen da pestisidekin, oso osasunerako filtrazioengatik edo produktu industrialaren akumulazioagatik. Kimiko esagunenak petroliosko deribatua pestisidak eta beste metal astun batzuk ere gehitzen dituzte, lurraren kutsaduraren sorkuntzan. Kutsatzeko arrisku gehienak osasuna da, gehien bat ur edangarria emanez, kutsatzen da. Eskualde kutsatuak garbitzeko gaitasun batzuk erabili behar dira.
KUTSADURA NUKLEARRA: energia nuklearrak eragiten duen kutsadurari esaten zaio. Kutsadura hau isotopo erradioaktibo artifizial zein naturalek eragindakoa izan daiteke izan daiteke.
Energia nuklearrak erradiaktibitate handiko hondakinak sortzen ditu, denboran oso luze irauten dutenak. Batzuek milaka urtetan sortzen dute erradiaktibitatea. Erradiaktibitatearen ondorioak guztiz hondagarriak dira. Irautearen irautez organismo batzuetatik besteetara transmititzen da erradiaktibitatea kate trofikoaren bitartez, eta goi mailako organismoetan, eta gizakiarengan azkenik, metatzen da. Gainera, nahikoa da dosi txiki bat erradiaktibitatearen ondorio hilgarriei berehala antzemateko. Plutonio gramo batek milioi bat pertsonarengan minbizia sortzeko ahalmena du. Erradiaktibitate ihesek sekulako ondorioak dituzte inguruan bizi diren pertsonen osasunarengan.
SOINU KUTSADURA: Giza edo animalia bizitzaren jarduera edo oreka kaltetu dezakeen soinu gogaikarria edo neurriz gainekoa da. Beste kutsadura motak ez bezala, zarata ez da pilatzen, baina orobat kalte handiak eragin diezazkioke bizi kalitateari, modu egokian kontrolatzen ez bada.
Soinu kutsadura terminoak giza jardueragatik eragindako zaratari egiten dio erreferentzia eta eragin negatiboak izaten ditu jendearen osasun fisiko,mental eta entzumenezkoan.
Nazioarteko organismoak esan dute entzumen gaitasunen murrizketa egoteko arriskua dagoela, baita trastorno psikologikoetatik (paranoia, perbertsioa) fisiologikoetaraino ere, gehiegizko soinu kutsadura jasan izanagatik.
Osasunerako Mundu Erakundea (OMS) txosten baten arabera, 50 dB-ak dira gehiegizko muga. Espainian, aldiz, soinu konfort maila 55 dB-etan ezartzen dute. Maila honetatik gora, soinua atsedenaldi eta komunikaziorako kaltegarria izaten da.
Europar Batasunaren ikerketa baten arabera(2005): 80 milioi pertsona jasaten dute egunero 65 dB baino gehiago eta beste 170 milioi 55-65 dB bitartean jasaten dituzbat-bateko abortuak, malformazio genetikoak umeki eta haurrengan, leuzemia, tiroide minbiziak, psikologia-arazoak...
ARGIAREN KUTSADURA: Iturri artifizialetatik igorritako gaueko intentsitate, norabide, maila espektral edo premiagabeko ordutegietan egin nahi izaten ditugun jarduerak egiteko beharrezkoa dugun argi jarioak eragindako kutsadura mota da.
Gaizki diseinatutako eta eraginkortasun gabeko kanpo argiztapenak, kanoi laser eta proiektoreen erabilpenak, eta argien itzaltzeko ordutegiaren erregulazio txarrak arazo honen hedapena eragiten dute.
Argi kutsaduraren ebidentzia argiena zeruak jasaten duen gaueko distiraren handipena da, argi artifizialak gas eta aire partikuletan sortutako islapen eta barreiapenaren ondorioz. Islapen eta barraiapen honek zeruak duen baldintza naturaletan duen kalitatea aldatu egiten du, izarren eta beste objektu zeleste batzuen distira desagertzea eragitera heldu arte.
Dudarik gabe, kaleko argiztapena beharrezkoa den lorpen bat da, argiztapen honek gaueko hainbat jarduera egiteko ahalmena ematen baitigu, baina ezinbestekoa da argiztapen hau era egokian erabiltzea, atmosferara argia zuzenki igortzea adibidez, galarazi egin behar da, eta argia kalea ikusteko nahitaezkoa den tokietan bakarrik jarriz. Honez gain, alboetara, gora edo ikusteko beharrezkoa ez dugun tokietara bidaltzen den argi igorpenak argia eta dirua alferrik galtzea bakarrik ekartzen du.
geotogia, kimiko eta hidrografia.   

Comentarios

Entradas populares de este blog

MAPA BATEN ELEMENTUAK

Mapa batek sei elementu nagusi ditu: ORIENTZAIOA : Iparraldea seinalatzen du.Gezi batekin irudikatzen da. TESTUAK:Informazioa ematen digu.Adibidez:Hiriak,herrialdeak,elementu geografikoak... IZENBURUA:Mapak zeri buruzkoa den esaten du.(Gaia) LEGENDA:Mapan dauden sinboloak eta koloreak dira. ESKALA:Errealitatean dagoen distantzia kalkulatzeko edo neurtzeko erabiltzen da.Mapan erre(kalkulatzeko TRINITARIAS BIDAI-AGENTZIA ikusi)

KLIMOGRAMAK

 Ikusiko ditugu klasean egindako klimogramak. Mendiko klima: bere tenperatura hotza eta prezipitazioak ugariak.  Klima polarra: zirkulu polarren artean kokatuta dago.Tenperatura oso hotak dira.  klima ekuatoriala: prezipitazioak ugariak dira.Zona beroan kokatuta dago.  Klima tropikala hezea: tenperaturak oso altuak.Prezipitazioak 500mm-tik 2000mm-ra.Zona beroan kokatuta dago. Klima tropikala lehorra: tenperaturak oso altuak dira.Prezipitazioak 500mm-tik 2000mm-ra.Zona beroan kokatuta dago. Tenperaturak klima basamortukoa: tenperaturak oso altuak dira.Prezipitazioak oso ugariak. 250mm-tik dago.Zona beroan koatuta dago. Klima mediterraneoa eta antzekoak: tenperaturak neguan leunak eta udan beroak.Prezipitazioak urriak dira.400mm.Zona epeletan kokatuta dago.   Klima ozeanikoa: urte osoan tenperatura leunak dira.Prezipitazioak ugariak dira.Urtean 1000mm inguru.Zona epeletan kokatuta dago. Klima kontinentala: neguan tenperaturak oso hotzak et

BEROTEGI-EFEKTUA

                                                             BEROTEGI-EFEKTUA Berotegi-efektua Lurraren gainazaleko tenperatura eustea prozesu naturala da. Gas batzuk eusten dio Eguzkiaren argiari. Beroa Lurraren gainazalera ailegatzen du, baina gero ez dio uzten espaziora itzultzea. Arazadoa dago, ze berotegi-efektuko kontzentrazioa handiagoa izaten da, eta horrek tenperatura altuagoa eragiten du.                                                  KLIMA ALDAKETA: ONDORIOAK .-Tenperatura gorakada, klima-aldaketa sortzen duena. Klima aldaketa gauza asko aldatzen du, adibidez: -Kasko polarra urtzea; hori eragiten du itsas-maila gora egitea. Eta itsas-maila gora egiten badu, kostaldeko eskualdeak urez estalita geratu ahal dira. (Animali polarren bizitokia kendu) -Animalien eta landareen ziklo naturala aldatzen du. -Uholdeak eta beste hondamendi arriskutsu batzuk sortzea. -Hondamendi klimatuak eragitea; uholdeak, lehorteak, tornadoak eta urakanak.