EGURALDIA ETA KLIMA : Klima Munduko klimak (10 klimatan sinplifikatua) Klima eskualde bateko egurats edo atmosfera-egoeren seriea da, beraz, denbora luzean neurtuak. Honek esan nahi du egoera guztiak kontuan hartzen direla, bai adierazgarriak, bai ez ohikoak: egoeren gertaerak, beren dinamika, nola gertatzen diren eta zein erritmotan gertatzen diren... Klima mota ezartzeko tokian tokiko eguratsaren neurri estatistikoak, urtekoak eta hilabetekoak, kontuan hartzen dira: tenperatura , prezipitazioa , eguzki -orduak, argia , hezetasuna , haizearen abiadura etab. Ohiz kanpoko datuak ere kontuan hartzen dira. Hitzaren jatorria grezierazko kλίμα , klíma , da, «inklinazioa» adieran. Izan ere, lehenengo klima eskualdeak banatu zirenean, eguzki izpien inklinazioaren arabera erabaki ziren. Klimatologia da klima aztertzen duen jakintza . Paleoklimatologiak, aldiz, antzinako klima aztertzen du, hainbat jatorriko laginak ikertuz, hala nola, aintzira hondoetako sedimentuak,...
q guapos
ResponderEliminar