EGURALDIA ETA KLIMA:
Klima
Munduko
klimak (10 klimatan sinplifikatua)
Klima eskualde bateko egurats
edo atmosfera-egoeren seriea da, beraz, denbora luzean neurtuak. Honek
esan nahi du egoera guztiak kontuan hartzen direla, bai adierazgarriak, bai ez
ohikoak: egoeren gertaerak, beren dinamika, nola gertatzen diren eta zein
erritmotan gertatzen diren... Klima mota ezartzeko tokian tokiko eguratsaren
neurri estatistikoak, urtekoak eta hilabetekoak, kontuan hartzen dira: tenperatura, prezipitazioa, eguzki-orduak,
argia, hezetasuna, haizearen abiadura etab. Ohiz kanpoko
datuak ere kontuan hartzen dira. Hitzaren jatorria grezierazko
kλίμα, klíma,
da, «inklinazioa» adieran. Izan ere, lehenengo klima eskualdeak banatu
zirenean, eguzki izpien inklinazioaren arabera erabaki ziren.
Klimatologia
da klima aztertzen duen jakintza.
Paleoklimatologiak, aldiz, antzinako klima aztertzen du, hainbat jatorriko
laginak ikertuz, hala nola, aintzira
hondoetako sedimentuak, izotz harriak edo koral eta zuhaitz
eraztunak.
Eguraldia
Eguraldia halako une batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua.
Normalean "eguraldiak" elementu meteorologiko hauen aktibitatea luzaro gabe erakusten du. Epea luzeago bada (zenbait urte) klima deritzogu eta klima hori ikertzen duen zientzia klimatologia da. Gaur egun klima aldaeren ikerketak modan daude (klima aldaketa)
Klima eta eguraldia
Meteorologoek "eguraldi" hitza erabiltzen dutenean, eguratsean epe labur batean gertatzen diren gorabeherez ari dira, hau da, tenperaturan, hodeietan, prezipitazioetan eta haizeetan minutu batetik bestera, hil batetik bestera gertatzen diren aldaketez.
Eguraldiaren epe luzeko adierazpenari klima esaten zaio. Beste era batera esanda: eskualde jakin bateko klima, delako eskualde horretan eguraldiak epe luze samar batean -zenbait hamarraldi- dituen estatistika ezaugarrien araberakoa da. Aditu batzuen ustez, 10 eta 100 km² bitarteko eremua duten eskualdeen klima mesoklima baten parte gisa har daiteke. Hala, beraz, ibar baten edo hiri baten propietate atmosferikoak kategoria horri dagozkio
Comentarios
Publicar un comentario